XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñigo
Ez othoi gaizki har, Xaxi,
nik erranen deizûdana,
Egûn dit hartû xede bat
orotarik handiena.

Gure gizonak mûgetan
dirade desidûtûrik,
Frankuak sarthû nahian
dira gainti orotarik.

Armadak jinik dirade
Zaldûba nahiz bertan jo,
Hau erorten balin bada
sarthûko dira barnago.

Xaxi, arrunt banuazû
ûskal gûdûkarieki,
Horien bûrûzagi beniz
juanen gira algarreki.